sábado, 12 de noviembre de 2011


AUBIXA


Kaixo! Andrea naiz berriz, eta Aubixan bizi dudan esperientzia azalduko dizuet gaur. Pasa den astean, Elgoibarrera joan ginen, Aubixa izeneko baserri batera. Txango hori, nire klasekideekin egin nuen, hau da, D.B.H.ko 2.B klasearekin. Txango hau, euskara lantzeko eta praktikatzeko antolatu zuen ikastolak, eta Asierrekin eta Judithekin joan gara. Han, gure begiraleak Mari Carmen, Xabi eta Amaia izan dira, eta oso jatorrak izan dira gurekin.

Lehenengo egunean, ekintza asko egin genituen, eta konturatu gabe euskara landu genuen jolasten. Lehenengo ekintzan, lanpara magiko bat eman ziguten, eta han, 3 desira idatzi behar izan genituen. Bigarren ekintza, etxea ezagutzea izan zen, gure logela, jangela, komunak, egongela, oinetakoen gela... Arratsaldean San Pedrora joan ginen eta pote-potera eta zist-zastera jolastu genuen. Egun bikaina izan zen. Asteartean, mendira joan ginen, Kalumu mendira, eta gero, arratsaldean, abesti saioa egin genuen eta dantza bat egin genuen. Gero, dakigun hizkuntzetaz hitz egin genuen, eta oso ondo pasatu genuen. Hirugarren egunean, lore bat egin genuen, eta zenbat gauza idatzi genituen haren petaloetan. Ere, oilo itsura jolastu . Geroago, sare batetik pasatu izan behar genuen, besteei laguntza eskainiz, baina ariketa hori ez zen oso ondo atera, dena den, momentu bikaina bizi izan genuen, eusko dantzak praktikatu genituen eta pastak egin genituen taldeka. Laugarren egunean, aulkien jokoa egin genuen, eta aulki batekin joko berri bat ikasi genuen. Arratsaldean, altxorraren bila joan ginen, eta oso ondo pasatu genuen, gero konpromisu bat hartu genuen euskara hitz egiteko, eta karaokea egin genuen. Azken egunean, gure argazkiak ikusi genituen, gure bideoa ere, eta pastak banatu genituen.

Gehien gustatu zitzaidan ariketa, abesti saioa izan zen, eta ez dago gutxien gustatu zitzaidan ariketarik.

Aubixa, klaseko kideekin erlazioa hobetzea lortu dut, eta hauekin euskaraz hitz egitea, nire ustez, txango hau baliagarria izan zait.


ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

1 comentario: