AUBIXA
Kaixo!
Andrea naiz berriz, eta Aubixan bizi dudan esperientzia azalduko
dizuet gaur. Pasa den astean, Elgoibarrera joan ginen, Aubixa izeneko
baserri batera. Txango hori, nire klasekideekin egin nuen, hau da,
D.B.H.ko 2.B klasearekin. Txango hau, euskara lantzeko eta
praktikatzeko antolatu zuen ikastolak, eta Asierrekin eta Judithekin
joan gara. Han, gure begiraleak Mari Carmen, Xabi eta Amaia izan
dira, eta oso jatorrak izan dira gurekin.
Lehenengo
egunean, ekintza asko egin genituen, eta konturatu gabe euskara landu
genuen jolasten. Lehenengo ekintzan, lanpara magiko bat eman ziguten,
eta han, 3 desira idatzi behar izan genituen. Bigarren ekintza, etxea
ezagutzea izan zen, gure logela, jangela, komunak, egongela,
oinetakoen gela... Arratsaldean San Pedrora joan ginen eta
pote-potera eta zist-zastera jolastu genuen. Egun bikaina izan zen.
Asteartean, mendira joan ginen, Kalumu mendira, eta gero,
arratsaldean, abesti saioa egin genuen eta dantza bat egin genuen.
Gero, dakigun hizkuntzetaz hitz egin genuen, eta oso ondo pasatu
genuen. Hirugarren egunean, lore bat egin genuen, eta zenbat gauza
idatzi genituen haren petaloetan. Ere, oilo itsura jolastu . Geroago,
sare batetik pasatu izan behar genuen, besteei laguntza eskainiz,
baina ariketa hori ez zen oso ondo atera, dena den, momentu bikaina
bizi izan genuen, eusko dantzak praktikatu genituen eta pastak egin
genituen taldeka. Laugarren egunean, aulkien jokoa egin genuen, eta
aulki batekin joko berri bat ikasi genuen. Arratsaldean, altxorraren
bila joan ginen, eta oso ondo pasatu genuen, gero konpromisu bat
hartu genuen euskara hitz egiteko, eta karaokea egin genuen. Azken
egunean, gure argazkiak ikusi genituen, gure bideoa ere, eta pastak
banatu genituen.
Gehien
gustatu zitzaidan ariketa, abesti saioa izan zen, eta ez dago gutxien
gustatu zitzaidan ariketarik.
Aubixa,
klaseko kideekin erlazioa hobetzea lortu dut, eta hauekin euskaraz
hitz egitea, nire ustez, txango hau baliagarria izan zait.
ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN